Abenduaren 5ean amaitu da BEC-eko ekitaldira joateko doako sarrerak Internet eta telefono bidez eskatzeko epea quotex.
Dagoeneko milaka gonbidapen eskatzaileen etxeetara banatu badira ere, oraindik eskuratu ez dutenentzat sarrera lortzeko beste bide batzuk ahalbidetuko ditu Kontseiluak.
BILBOKO ELKAR MEGANDENDAK:
Dagoeneko Bilboko Elkar Megadendetan daude eskuragai sarrerak: Poza lizentziatua, 11 - Zamudioko ataria z/g - Iparragirre 26.
ARABAKO EUSKADIKO KUTXAREN BULEGOAK:
Abenduaren 9tik aurrera, atorren astelehenetik aurrera Euskadiko Kutxa ren bulegoetan egongo dira eskuragarri abenduaren 13an BEC-en ospatuko den ekitaldira joateko txartelak, debalde.
AUTOBUSAK:
Euskal Herriko txoko ezberdinetatik antolatu diren autobusetan izena emateko aukera ere badago. Dagoeneko 30 autobus inguru antolatu dira hainbat herri eta hiritan. Autobusen inguruko informazioa jaso edo helarazi nahi baduzu dei ezazu telefono honetara (943 30 35 51) edo idatzi iezaguzu eposta helbide honetara: kontseilua[abildua]kontseilua.org
ABENDUAREN 13AN BEC-EN
Izan den eskari handiari erantzunez, abenduaren 13an bertan sarrerak eskuragarri jartzea erabaki du Kontseiluak. Beraz, aldez aurretik eskuratu ez dituztenek BEC-en hartu ahal izango dituzte doako sarrerak. Izan ere, ez dugu nahi inor kanpoan gera dadin eta denontzako tokia izan dadin ahalbidetuko du Kontseiluak iq-trading.com.br/quotex.
Atxikimendua adierazi
Eskuratu adierazpena (PDF)
Euskara Euskal Herriaren berezko hizkuntza da eta bertan izan dezakeen garapenaren baitan bakarrik ziurta daiteke bere biziraupena. Euskarak etorkizuna behar duelako, iraungo duen hizkuntza izatea nahi dugulako eta euskal herritar guztien hizkuntza izatea nahi dugulako, ezinbestekoa da euskararen garapena ziurtatzea.
Zorionez, nahiz eta euskal jendartean osoki euskaraz bizitzeko aukerarik ez egon, gaur egun http://iq-trading.com.br/quotex, neurri
handi batean euskaraz bizi den jendarte zabala dago. Euskalgintza bilgune da euskaraz bizi den jendarte horrentzat. Hortaz, euskaraz bizitzea da gure aukera. Aukera hori hartu dugunontzat euskaraz bizi ahal izateko baldintzak sortu nahi ditugu eta horretarako ari gara lanean euskalgintzan. Horregatik ere hizkuntzarentzat esparruak garatu eta zabaldu nahi ditugu; geure bizitza euskaraz normaltasunez egin ahal izateko.
XXI. mendearen hasieran euskarak bizi duen egoeraren aurrean, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluko Batzar Nagusiak oinarrizko irakurketa hau egin du, euskararen egungo egoeraz:
- Egindako lanari esker euskal herritarren euskararen aldeko jarrerak azken hamarkadetan bilakaera baikorra izan duela ukaezina da. Gehiengo zabalaren jarrera euskararen aldekoa da, euskararen zabalkundea eta normalizazioa lortzearen aldekoa. Baina euskararen garapena nahi baino mantsoago ari da gertatzen.
- Euskal Herriko biztanleen laurdena euskalduna da. Azken hamarkadetan egindako ahaleginak euskaldunen kopurua handitzea ekarri badu ere, handitze hori ez da izan euskararen normalizazioa bermatzeko adinakoa.
- Erabileran ere hazkundea gertatu den arren, egoera normalizatuak izango lukeen erabilera mailaren azpitik gaude oraindik.
- Euskaldunok euskaraz bizitzeko dugun eskubidea ez dago bermatuta, eta nabarmenak dira egunero sortzen diren ezintasunak. Euskal Herriko hainbat eremutan, euskaraz bizitzeko aukera dagoenean, euskaldunak ahalegin gehigarria egin behar du hori lortzeko, ohiko funtzionamendua, lehenetsitakoa, erdaraz garatzen delako.
- Abagune honetan, euskalgintzak elkarlan-jarduera aberasgarria eraiki du. Elkarlan-giro horren emaitza oparoa da euskarari emandako bultzada, ehunka gizarte-eragileren ekarpena eta instituzioengan lortutako eragite-lana. Aurreratutakoa kontuan izan eta normalizaziora iristeko bidea falta dela gogoan hartuta, oinarrizko ildo hauek jarraituko ditugu etorkizunera begira:
1. Euskararen berreskurapen-prozesua azkartzea ezinbestekoa da. Hau da, egun Euskal Herrian euskara ez dakitenek ikastea, eta, bere erabilera esparru eta eremu berrietan handitzea, ahalik eta eperik laburrenean. Ezagutza eta erabilera zabaltzeko aukera berriak sortzen jarraitu behar dugu.
2. Funtzio sozial guztiak euskaraz garatzeko aukera lehenbailehen lortzea ezinbestekoa da, horrela lor baitaiteke euskararen normalizazioan urrats benetakoak egitea.
3. Euskara lehentasuneko hizkuntza izatea lortu behar dugu, horrela ziurta baitaiteke euskaldunen eta biztanle guztien hizkuntza eskubideak bermatuta izatea.
4. Hori guztia egiteko lan politiko-instituzionala eta lan soziala bideratu behar dira, biak ere norabide berean. Erakunde instituzionalek, eragile politikoek, ekonomikoek eta sozialek, norbanakoek eta euskalgintzak norabide berean lan egitea ezinbestekoa da, guztion arteko lankidetzak ziurta baitezake euskararen geroa eta Euskal Herri euskalduna.
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen dugun eragileok euskararen eremu osoan euskaraz normaltasunez bizitzeko ari gara lanean. Etorkizunerako, euskalgintzan ari garen erakunde eta lagunok lanerako ilusioa eta grina dugula berretsi nahi dugu. Ahalegin horretan batera jarduteko gonbita luzatzen diegu jendarte-eragileei, erakundeei, eta gizarteari oro har.
Amaitzeko, Kontseiluak 10 urte hauetan euskara ikasi, erabili, zabaldu eta horren aldeko hautua egin duten jendarte-eragile guztiei eta pertsona guztiei zorionak eman nahi dizkie.
——————————————
Euskararen Gizarte Eragileen Kontseiluak datorren abenduaren 13an, 18:00etatik aurrera, Barakaldoko BEC-en ospatuko duen ekitaldiaren nondik norakoak aurreratu ditu gaur. Zuzendaritza osoa elkartu da ekitaldia gauzatuko den Bizkaia Arena aretoan bertan, 10. urteurrena milaka lagunekin batera ospatzeko ekitaldia garatuko den toki berberean, hain zuzen ere.
Bertan egon dira Xabier Mendiguren, Kontseiluko idazkari nagusia, Koldo Tellitu, Kontseiluko lehendakaria eta Euskal Herriko Ikastolen Konfederaziokoa, Aritz Zerain (Bertsozale Elkartea), Oskar Elizburu (AEK), Mikel Arrizabalaga (Elkar), Marisa Zeberio (Sortzen-Ikasbatuaz), Joanmari Larrarte (Berria), Igone Lamarain (EHE), Agurtzane Loidi (Elhuyar Aholkurlaritza) eta Sébastien Castet (Euskal Konfederazioa) zuzendaritzakideak.
Tellituk hartu du hitza lehenengo, BEC-en egingo den ekitaldiaren testuingurua azaltzeko. Haren esanetan, “abenduaren 13koa ospakizunaz harago doan ekitaldia izango da. Izan ere, Kontseiluak, orain arte bezala, euskararen normalizazioa erdiesteko lanean tinko jarraituko du datozen urteotan. Baina salto berri bat egingo du, 100%ean euskaraz bizi ahal izatea lortu nahi badugu behar-beharrezko den jauzia, alegia”.
BEC-en ospatuko den ekitaldia, beraz, “mugarri gisa” uler daitekeela adierazi du Kontseiluko lehendakariak. “Abiapuntu izango da Kontseiluarentzat berarentzat, eta bai azken urteotan euskarari beren babesa adierazi dioten herritarrentzat ere. Orain 10 urte ‘Bai euskarari’ leloarekin abiatu zuen bere ibilbidea Kontseiluak, 20 urte lehenago egindako kanpaina baten leloa ikur hartuta. Eta ‘Bai euskarari’ izan da Kontseiluaren irudi nagusia azken urteotan. Orain, baina, aldaketarako garaia iritsi da, eta lelo hori berreginda irudikatu nahi izan dugu eman beharreko aurrera-pausoa. Bai euskarari’ esatetik, ‘Euskaraz bai’ egitera igarotzeko garaia baita”, gaineratu du.
Helburu horrekin bat datozen herritarak, entitateak eta instituzioak bidaide izan nahi dituela esan du Kontseiluko lehendakariak. Bere hitzetan, “helmuga nahiz helburu potoloak dituen bidaia horren ibilbidea zein izango den partekatzeko deitu nahi ditugu abenduaren 13an BEC-era etor daitezen. Pauso bat harago joateko unea iritsi da, eta bide horretan herritarrak izan nahi ditugu lagun. Euskararen alde egotea ez baita nahikoa. Konpromisoak hartzea behar-beharrezkoa da: Norbanakoen konpromisoa, soziala nahiz politikoa”.
BEC-en abiatuko duten aroan “euskararen berreskurapen prozesua indartu eta areagotzea ezinbestekoa dela” argi du Kontseiluak, gaur azaldutakoaren arabera. Izan ere, “orain arteko bilakaerarekin jarraituz gero, mendeak beharko baitira normalizazio egoerara iristeko. Bi hizkuntza dituen komunitate batean norbanako guztien eskubideak ziurtatzeko eta inor baztertua izan ez dadin ezinbestekoa da biztanle guztiek bi hizkuntzak ezagutzea. Hori da bizikidetza egokirako bide bakarra. Baina herritarren eta gizarte-eragileen konpromisoa ez ezik, ezinbestekoa da konpromiso politikoa ere, hizkuntza-politika egokitu eta behar diren baliabideak ezarri daitezen”.
BEC-en hasi eta datozen urteotan, Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseilua osatzen duten eragileek “ahalegin horretan batera jarduteko gonbita” luzatu diete jendarte-eragileei, erakundeei eta gizarte osoari. “BEC-eko ekitaldia izango baita eman beharreko aurrera-pausoen lehen urratsa”, Koldo Tellituren arabera.
Bizkaia Arenan egindako aurkezpenean, abenduaren 13an BEC-en egingo den ekitaldia iragarriko duen kartela erakutsi zuten Kontseiluko zuzendaritzakideek. Xabier Mendiguren idazkari nagusiak hartu zuen hitza irudiaren azalpena egiteko. Kartelean, Neil Armstrong-ek ilargian utzitako lorratza ikus daiteke, “Euskaraz bai” leloa irudikatzen duen eguzkiaren alboan eta “Pauso bat harago” izenburupean.
Mendigurenen esanetan, “aurkeztu dizuegun kartelean irakur daitekeen bezala, Kontseilua, hamargarren urteurrenarekin batera, pauso bat harago emateko prest dago. Eta euskararen normalizazioaren bidean urrats sendoak eman beharra irudikatu nahi izan dugu ilargiko lorratzaren argazkiaren bitartez”.
Gaineratu duenez, “urrats hori ez da Kontseiluaren azken helburua, erdibidea baizik. Urratsaren bitartez, euskararen normalizazio osoa eman dadin hartu beharreko konpromiso sendoa irudikatu nahi izan dugu. Baina eguzkia dugu helmuga, Euskaraz bai idatzita duen eguzki hori, alegia. Kontseiluaren helburua euskal herritar orok euskara jakin dezan da, hori baita Euskal Herrian hitz egiten diren hiru hizkuntza nagusien arteko bizikidetza egokirako bide bakarra”.
Idazkari nagusiak aurreratutakoaren arabera, “Eguzkira iristeko bidaia hori ez da BEC-eko ospakizun ekitaldian amaitzen. Alderantziz, ekitaldi horretan hasten da benetako bidaia. Edo, hobe esanda, BEC-en emango diogu orain arte egindako lanari jarraipena. Ezin ahantzi ditzakegu orain arteko lanen ondorioz jasotako uztak. Baina inongo uztarik oparoena jasotzeko, ezinbestekoa da eguzki horren izpiak indartzea, ‘Euskaraz bai’ esan eta eginez. Horregatik, BEC-en hasi eta datozen urteotan, Kontseiluak abiaraziko duen ontzira igotzeko deia luzatu nahi diegu euskal herritar guztiei”.
“Gaur hizpide izan dugun mezua ikusgarritasunez irudikatuko dugu abenduaren 13an, arratsaldeko seietan, bertaratuko diren lagunen aurrean. Euskalgintzak orain arte arte egindako lanaren atzera begirakoa egiteaz gain, ‘Euskaraz bai’ eguzkira bidean jarriko gaituen ontzia bilakatu nahi dugu Bizkaia Arena. Datorren astean jakinaraziko dugu bidaia txartela eskuratzeko modua. Doako ekitaldia izango bada ere, sarrera eskuratzea beharrezkoa izango baita. Milaka lagunentzako tokia dago ontzi honetan, eta nahi duen oro gonbidatzen dugu bidaiaren hasiera izango den ekitaldira etor dadin”, aurreratu du Xabier Mendigurenek.
Kontseiluak 10 urte, dokumentala - deskargatu
AUDIOA:
Xabier Mendiguren: Elkarrizketa Info7 irratian - deskargatu
BEC-eko ekitaldiaren soinu deia- deskargatu
Pauso bat harago abestia! deskargatu
BANERRAK:
KARTELA:
Deskargatu kartel ofiziala (PDF, Mb1)
ESKU-ORRIA: