Pribatutasun Politika Orokorra
Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak, datu pertsonalak babesteari dagokion Pribatutasun Politika Orokorrarekin bat etorriz, eta eskatzen zaizkien datu pertsonalak eman edo ez eman libreki erabaki dezaten, honako hau jakinarazi nahi die webgune honen erabiltzaile guztiei:

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Legearekin bat etorriz, libreki ematen dizkiguzun datuak Kontseiluaren ardurapeko datu-basean gordeko dira. Horren helburu bakarra da eskatutako zerbitzuak ematea eta gure erakundearen jarduera eta zerbitzuei buruzko informazioa bidaltzea.

Datu horiek ez zaizkie inolaz ere hirugarrenei utziko eta eskubide osoa izango duzu datu horiek jakiteko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko komunikaziosaila@kontseilua.org helbide elektronikora edo beste ohiko helbide honetara idatziz: Kontseilua. Martin Ugalde Kultur Parkea. 20140 Andoain.